ERO - Lehen geltokia (feat. Ibai NB) - Video
PUBLISHED:  Nov 24, 2016
DESCRIPTION:
ERO taldearen "Garaiz Gaude" (2016) diskoko "Lehen geltokia" kantua.
Grabaketa: Beard studio (2016-ko Ekaina-Abuztua bitartean ).

Canción "Lehen geltokia" (La primera parada) del disco "Garaiz Gaude" (2016) de la banda ERO.
Grabado en los Beard studios (entre Junio-Agosto del 2016).

Kolaborazioa: Ibai (Noizean Behin) gitarra konponketa ezberdinak abesti guztian zehar.

LEHEN GELTOKIA

Mozorrotu zuten, lorez jantzi ere,
oin-puntetan irten zen kalera
Eta komunikatzen erakutsi zigun
gidoirik gabeko filmetan

Zorionez hautsa lurrazpitik
ateratzeko gai izan ginen

Berrogei urtetan lortu dute
pausuz-pausu atzera bueltatzen
Lehen geltokira heldu gara
mozala ahoan dugula

Giza eskubideen mugak gainditzea
beste herritan dugu kritikatzen
Gure zilborrera begiratzen ere
gauza asko ditugu ikasten

Zuri beltzez marraztutakoa
koloreztatzen saiatu dira

Berrogei urtetan lortu dute
pausuz-pausu atzera bueltatze(n)a
Lehen geltokira heldu gara
mozala ahoan dugula

Irribarre hotsak, norberaren hitza,
dena galarazten hasi dira
Bide okerrena aukeratu dute
zabalik dauden ahoak ixten

Oihukatzen jaio ginen
eta oihukatzen hilko gara
Zuri beltzez marraztu den
lege zikin bat zara

eta orain… lehen pausuan gaude

Musika: ERO
Hitzak: Eneko M.



- ero -

erotuta.blogspot.com
erotuta.bandcamp.com
www.reverbnation.com/erotuta
www.myspace.com/erotuta
www.facebook.com/erotuta
www.youtube.com/erotaldea
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top