Póg Mo Thón

Location:
Basque Country, AQ
Type:
Artist / Band / Musician
Genre:
Metal / Alternative / Rock
Site(s):
Label:
BABEL MUSIK
Type:
Indie
-Oztopo Guztien Gainetik-elkarrizketa



Kafe bat nahi dut



***EUSKERA***: Pog mo thon-en ezaugarririk esanguratsuena bere etengabeko bilakaera da. Talde Mungiarrak hastapenetan zenaren antz gutxi du egun. Ikasiz etengabe hobetzeko gogo hori da agian hasiera hartatik geratzen den bakarra. Argi zeukaten hasiera hartan Markelek (ahotsa), Juanmak( baxua) eta Kaskak(gitarra) talde hartan jotzea eta euren egunerokoan musikak orokorrean zeukan garrantzia zirela euren bizipoza. Taldeak estilo desberdinak jorratu izan ditu hasierako hardcore melodiko hartatik eta gaur egunera. Sarri gertatu dira aldaketak taldearen egituran ere, Markel eta Juanma baitira egun diratuten bakarrak.

Hasierako maketa bi albo utzita, Benat gitarra-jolea (Moebius, AkustikA) sartzearekin batera ekin zioten euren lehen lan luzea grabatzeari (El otro lado, 2004). Lamina producciones-en grabatu zuten, Natxo Liberty teknikari zela. Urte oparoa izan zen berau. Batetik, Euskadi Gazteko maketa lehiaketan entzulearen lehenengo saria irabazi zutelako. Baina ez zen horretan geratu. Musikadero elkarteko maketa lehiaketarako izan ziren aukeratuak. Bestalde, Zero Records diskoetxeak, Metal alternativo vol. 2 famaturako jaso zuen taldearen lehen lan hartako "A game called life" kanta, hainbat lekutan zeresana eman zuena. Euskadi gazteak atera zuen cd-an "A game called life" eta "Zauritu bat jaso dute" kantak agertu ziren, azken honen letra Igor Estankona poeta finak idatzi zuelarik. Urte hartan Julen bateria-jolea(Trust, Desfassion) sartu zen taldean, eta nabarmen igarri zuen taldeak beronen ekarria. Urte berean Skunk D.F. eta Kannon-en biratan aritu ziren. Kontzertu ugari eman ostean, hurrengo lana prestatzeari ekin zioten. Ia urtebeteko lana, konposaketa arloan ordura arte egindako beharrik handiena.

Haritz Harreguyrekin jarri ziren kontaktuan, berak diskoa ekoiztea baitzen Pog mo thon-ekoen lehentasuna. Baiezkoa izan zen Haritzen erantzuna, eta joria bere lanaren emaitza. Garaten grabatu zuten, Andoainen. Eguneroko betebeharrak albo utzita eta hilabete osoan zehar jo eta su bakoitzak zeukan onena emanda. Nahasketak amaitu ostean, New York-era igorri zen lana, West West Side-era (Sepultura, Sick of it all, Mastodon, Snapcase, Atreyu, Thrice.), bertan Alan Douches-ek masterizazioa burutu zezan. Taldeak euskara hutsez abestu zuen lan honetan, eta Markel eta Benat taldekideen letrez gain Igor Estankonak eta Gotzon Barandiaranek idatzi zuten letra bana. "Lorratza" kantan Rafa Ruedak abestu zuen.

Gazteok management enpresak fitxatu zuen taldea, eta diskoa berriz Babel zigiluak kaleratu. Pog mo thon-ek diskoetxe batekin atera zuen lehen lana dugu "Itzalitako argi bakoitzeko". Berrehun taldetik gora aurkeztu ziren 2007ko Leioako Pop Rock lehiaketako irabazle suertatu zen "Pogmo" metal arloan. 2008.urtean, Kaska gitarristak taldea utzi, eta laukote izango da Pog mo thon taldea aurrerantzean. Norabide aldaketa dakar honek, kantak konposatzeko eran batez ere. Ia urte beteko konposaketa prozesua eta gero, bide berri hori islatu gura izan dute "Oztopo guztien gainetik" diskoa argitaratuz. Natxo Libertyren laguntza izan dute batetik, eta oraingoan ere Haritz Harreguyk grabatu du Amasako IZ estudioetan. Masterizazioa Milaneko Nautilus-en burutu du Antonio Bagliok (Eros Ramazzotti, Laura Pausini.). Diskoko kanta bitan Aitor Abiok hartu du esku (Pi.L.T.)



Itzalitako Argi Bakoitzeko



***CASTELLANO***: Quizas sean la evolucion y el cambio lo que caracterice a Pog mo thon. La verdad es que el cuarteto de Mungia poco o nada se parece a lo que fue en sus comienzos. Empezaron componiendo hardcore melodico, para ir pasando sucesivamente por diferentes etapas y estilos, hasta llegar a la mezcla de rock, metal, hardcore y melodia que es hoy en día . Solo siguen en el grupo dos miembros de aquella primera formacion: Markel (voz), Juanma (bajo). Con las mismas ganas de aprender y evolucionar que entonces.

Dejando a un lado las dos primeras maquetas, y coincidiendo con la entrada en el grupo del guitarra Benat (Moebius, AkustikA), graban su primer disco El otro lado en Lamina producciones, con Natxo Liberty como tecnico y productor, dando comienzo a un ano muy productivo para el grupo. Por una parte, ganan el primer premio del oyente en el concurso de maquetas de Euskadi Gaztea. Zero Records selecciona la cancion A game called life para su CD recopilatorio de nivel internacional Metal alternativo vol. 2. Con la entrada del actual bateria Julen (Trust, Desphassion), son seleccionados para tocar en el concurso de maquetas de Musikadero. Participan también ese mismo año, tanto en la gira de Kannon como en la de Skunk d.f. como teloneros. Despues de muchos conciertos por todo el panorama musical de Euskal Herria, se disponen a grabar su nuevo disco (Itzalitako argi bakoitzeko(2006)) tras mas de medio año de composicion.

Graban el disco en Garate Studios de Andoain, con Haritz Harreguy de tecnico y productor. Un mes de duro trabajo, con la recompensa de ser fichados por el sello Babel Musik, siendo el primer trabajo con sello discografico del grupo. El CD se manda a masterizar a New York, a los estudios West West Side Music de Alan Douches (Mastodon, Sepultura, Sick of it all, Snapcase, Atreyu.), con Alan como tecnico.

Aparte de las letras escritas por Markel y Benat, participan en el disco los poetas Gotzon Barandiaran e Igor Estankona. Asimismo, destaca tambien la colaboracion de Rafa Rueda en las voces, en la cancion Lorratza.

Son seleccionados para la final del concurso de Leioa Pop Rock entre más de doscientos grupos. La final de la sección de metal se celebró en directo junto a Eko4 y Falso Dogma, y salieron ganadores.

Kaska deja el grupo tras la gira de mas de 40 bolos, y se disponen a grabar nuevo disco como cuarteto (Oztopo guztien gainetik (2008)), aprovechando el cambio de direccion en las composiciones. El disco lo graba Haritz Harreguy en los estudios IZ de Amasa, y cuentan con la ayuda de Natxo Liberty en las nuevas canciones. Colaborador de lujo en el disco: Aitor Abio, quien fuera teclista del grupo Pi.L.T.
0.02 follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top