NEKEZ - IRAGANA - Video
PUBLISHED:  Dec 05, 2011
DESCRIPTION:
Kristalezko malkotan itotako iragana
orain hurbilduz doa berriz niregana
ahazturiko guztia bakardade hautsia
hodei baten bihurtuz estali du eguzkiak
eta zu gabe nago eta zu gabe bizi naiz

Urruntasuna soilik lortu ahal dezaket
banaketa hotzaren bakardadea
zugana gerturatzen saiatu izan nintzen
gutun eta kableen bitarteko hitzetan

Baina sentimenduak horrela adierazten
hain zailak nola diren eta ez zaizkit ateratzen
azkenik distantziak hemen utzi egin gaitu
atzera jo ezinik aurrera jo nahi gabe
berriro aurrera jo nahi gabe

Zertarako bilatu guztiaren erruduna
inor izan ote zen patuaren laguna
azkenean gu biok sorturiko mundua
fikziozko irudi gezurrezko maitasuna

Inori ezin bota gertatua gainera
pena biona bada helduago bagera
zuganako bidea aspaldi itxi nuen
ez saiatu irekitzen
bihotz honek ez baitu...ez baitu
bi aldiz itxaroten (x2)
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top