Glaukoma - Vol 1 [Diska osoa] - Video
PUBLISHED:  Feb 04, 2013
DESCRIPTION:
Glaukoma, marihuanaren bidez sendatzen omen den begietako gaixotasun famatuaren izena da. Baliteke sendatzera ez iristea, baina sintomak eta minak leundu ditzakeela argi dago, musikak egiten duen moduan. Ezin dugu ezer sendatu, baina mina arindu dezakegu.

Glaukoma, Gipuzkoako (Euskal Herria) herri ezberdinetako bost gaztek osatutako proiektu musikalaren izena ere bada. Irun, Donostia, eta Tolosako gaztez osatutako boskotea (Bateria, baxua, bi gitarra eta ahotsa). Nahiz eta hasiera batean kontrakoa pentsatu dezakegun, ez gara rock talde batetaz ari. Ez eta post-rock edo punk talde batetaz. Glaukoma rap-reggae talde bat da, bi estilo hauek inguratzen dituzten musika estilo beltz ezberdinetatik edaten duena. Roots reggae gozoenetik jungle gogorrenera, raparen gordintasunetik eta raggamuffin melodikoenetik igarota.

Taldeak Tolosako Bonberenea gaztetxe famatuan du bere egoitza hasiera-hasieratik. Bertan ensaiatzen dute eta bertan garatu dituzte orain arte kaleratutako proiektu guztiak. 3 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, kontzertu mordoa eskaini dute Euskal herrian zehar, herrialdetik irteteaz gain reggae jaialdiren batera joateko: León (Espainia)-ko ReggaeBoa jaialdia, adibidez, 2012ko uztailan. Bestalde, 2012ko Bonberenea Sutan jaialdi ospetsuan izandako parte hartzea ere aipatu genezake. Bertan Berri Txarrak, Gose, Gas Drummers eta Matxura taldeekin batera aritu ziren, eszenatoki berberean. Hauetaz gain, gogora ekarri beharko genuke 2011an Bilbon Toots & The Maytals mitikoen telonero bezala burututako emanaldia. Hortaz, euren ibilbide laburrean izar nazional zein internazionalekin batera aritu izan den talde gazte batetaz ari gara.

Sputnik 11 bilduman parte hartu ondoren eta euren aurreneko lana kaleratu eta gero (“Vol.1”, 2012), euren bigarren LPa kaleratu dute, “Vol.2”. Euren alderdi ilun eta gogorrena lantzen dute bertan, jungle eta dubstep bezalako musika estiloen soinuak bereganatuz, jatorrizko rap-reggae izaera galdu gabe.

2013ko urriaren 18an Bonberenean 400 pertsona baino gehiagoren aurrean aurkeztutako disko honekin, beste toki askoren artean, Japonera eramango dituen bira bat prestatu dute. Glaukoma errepidean da. Glaukoma is on the road.

Tracklist:
1. Itzali Ezin 00:00
2. Haizea 04:56
3. Whisky vs Fanta 09:21
4. El Show 14:24
5. Ladies & Gentlemen 19:41
6. Exotic Firemen 24:22
7. Not Paradise (Feat. Stepi Selektah) 28:18

Beraien webgunea: http://www.glaukomaband.com/
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top