Malenkonia

Location:
Euskal Herria, SZ
Type:
Artist / Band / Musician
Genre:
Rock / Pop
Hasiera: Ilusio eta oztopoak



Malenkonia proiektuari 2002an ekin genion Aritz, Rober eta Iñakik. Hirurok ere, aurretik musika munduan beste talde batzuetan arituak, ordurarteko musika gogorragoa alde batera utzi eta doinu lasaiagoen irrika hura Malenkonia proiektuan gauzatzea erabaki genuen, honenbestez doinu malenkoniatsuei atea irekiz.



Hasiera bateko ilusioak ordea bidean oztopo bat zuen. Izan ere, baxujole baten faltan egon ginen luzaroan, horrek dakarren eragozpen eta atzerapenekin. Azkenean baina, Aitor eskoriatzarrarekin topo egin genuen eta bera bilakatu zen taldeko baxujole. Bestalde, ordurarteko abestiei ukitu berezi bat emateko asmoarekin, Erik batu zitzaigun biolinjole lanetan.



Lehen kontzertuak, lehiaketak eta maketa



Taldeak forma hartu zuen heinean abestiek ere gauza bera egin zuten eta laster genituen abesti batzuk jendaurrean erakusteko prest. Hala izan zen, Zamorako Toro herrian jo genuen lehen kontzertua. Esperientzia errepikaezin hura eta gero Danbaka lehiaketan parte hartu genuen. Telebista kamerak aurrean eduki eta lehiaketa baten parte hartzeak, guztiak suposatzen duenarekin hura ere esperientzia paregabea izatea ahalbidetu zuen, bai indibidualki, baita talde mailan ere. Garai berean Euskadi Gazteko Maketa Lehiaketan sailkatuak izan ginen, bertan 9. postua eskuratu genuelarik. Ondoren jo genituen kontzertuetan taldea hazi egin zen zentzu guztietan eta 2004ko amaiera aldera maketa bat kaleratu genuen, 6 abestiz osatua.



Aldaketak



2005eko abuztuan Aritzek taldea utzi egin behar izan zuen eta bere ordez Iñigo sartu zen taldean kitarrajole bezala. Iñigorekin batera Andoni ere iritsi zen taldera, azken honek pianoa jotzen duelarik.



Formazio aldaketaz gain musika estiloak ere aldaketa nabarmena jasan zuen. Izan ere, abestiak trinkotu eta gorpuztu egin ziren, betiere doinu malenkoniatsuei uko egin gabe.



Finalera



Formazio berriarekin beraz zenbait kontzertu jo genituen han-hemen. Horrela, Danbaka lehiaketako edizio berrian sailkatuak izan ondoren finalerako txartela eskuratu genuen. Berriro ere esperientzia bikaina izan zen hura, hazi ezezik gozatu ere, ikaragarri gozatu genuelako.



Jarraian beste hainbat kontzertu etorri ziren, azkena 2007ko San Ferminetan izan zelarik. Kontzertu hau eta gero geldialdi bat egitea erabaki genuen, disko berriaren konposaketa eta grabazioan buru-belarri murgiltzeko.



Etorkizunari begira



Geldialdi honek eta diskoaren konposaketa eta grabaketak gauza asko ikasteko balio izan digu eta esan daiteke taldea heldu egin dela, honek abestietan izan duen islada nabarmena delarik. 10 kantuz osaturiko diskoa laster izango da kalean. “Hegazkadak dakar ekaitza” da bere izenburua eta bertan ohiko instrumentuez gain, biolina, pianoa, saxofoia eta tronpeta uztartu ditugu. Zuen gustukoa izango delakoan gaude. Etorkizunari begira kontzertuak izango dira taldearen ibilbidea. Mila esker ibilbide hau gurekin egingo duzuenoi.



2009/2010 kontzertuak eta baxujole berria



Diska 2009-ko irailaren 5-ean aurkeztu ondoren kontzertuak eskeintzen hasi ginen etengabe. 2010-an Aitorrek taldea utzi behar izan zuen arrazoi pertsonalengatik eta bere ordez Ünnea taldeko Alain hasi zen gurekin baxua jotzen. Oraindik ere kontzertu biran murgilduta gaude. Ea horietakoren batean ikusten garen!



"hegazkadak dakar ekaitza" diska jaitsi!



Descargate nuestro disco "hegazkadak dakar ekaitza"!



www.malenkonia.com
0.01 follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top