MUTED

Location:
(Basque Country), TK
Type:
Artist / Band / Musician
Genre:
Metal
Site(s):
Label:
Baga-biga
Type:
Indie
Muted 2003ko udan sortu zen Abadiñon desagertutako PSYC taldeko partaideekin (Dani, Ander, Ruben, Aitzol eta Christophe), azken belaunaldiko metala, garapen elektronikoak eta garrasiekin nahasturiko ahots melodikoak elkartzen zituen abestiak sortzen hasi ziren. Urte horretan abenduan, 6 abesti sortu berriak zituztela, Berrizko "Aldapa" lehiaketara aurkeztea erabaki zuten beraien lehenengo kontzertua eskeiniz, lehiaketako lehenengo saria irabazi zuten, hau da, estudio profesional batean (Lorentzo Recors) maketa bat grabatzeko aukera izan zuten.



Lehiaketa irabaztean Edu (gitarrista) taldera sartu zen. 2004ko martxoan beraien lehenengo maketa grabatu zuten bost abestirekin (Heriotza, Ez naiz gai, Galdera gehiegi, denok berdin eta aldatu), Euskal Herri guztitik kontzertu desberdinak eskeintzeko aukera eman zielarik. Aldi berean Gorkaren (Berri Txarrak) kolaborazioarekin grabatutako "Ez naiz gai" abestiaren lehengo bideoklipa grabatu zuten. 2004 urtean zehar maketa lehiaketa desberdinetara aurkeztu ziren, Bilbovision-eko bigarren saria irabaziz, Euskadi Gazteko 14. Maketa Lehiaketako entzuleen sariaren bigarren tokian geratuz eta Debagoieneko Danbaka lehiaketako finalistak suertatuz. Azken lehiaketa honetako finala (2004ko abendua) beste bi talderekin lehiatu zuten kontzertu batean, emanaldi honetan bertan izan ziren Oihukarekin lehenengo kontaktuak, beraien lehenengo diska grabatzeko aukera emango zien kontratu diskografikoan bukatuz.



Muted-en 1. diska, sarean



2005ko hasieran, MUTED bere diska berrirako materiala prestatzen hasi zen, lan honetarako Beñat Aguirreren (tekniko eta ekoizlea) laguntza izan zuten bai diska ekoizteko eta bai grabatzeko. Muted-en soinua definitzen zuten 10 abesti aukeratu zituzten "sarean" diskarako: metala, garapen elektronikoak eta ahots melodikoak. Muted-ek bere hasieretan sortutakoaren garapen bat izan da, beti ere erregistro musikalak zabalduz eta sentimenduen adierazpen sakonago bat erakusten duten letrak sortuaz. Zure alboan, Metamorfosia, Galdutako denbora, Garai onenak, Habian, Bila nazazu, Gaua, Ez naiz gai, Ez dugu nahi eta Ni naizena osatzen dute "sarean" diskan agertzen diren abestiak.



Elkarrekin hasi ziren maiatzean bateriaren grabaketak Beñatekin eta Cesar Ibarretxeren laguntzarekin, gitarrak eta baxua Pertikan grabatu ziren (Iñaki Uoho-ren estudioan) eta azkenik ahotsa eta garapen elektronikoak MUTED-en lokalean bertan Abadiñon. Aipagarriak dira Mikelen (Kauta) kolaborazioa "gaua" abestian eta Lor taldeko Landerrena ere diskaren koroetan. "Sarean" izeneko lan honetan "rmx" ere aurki daiteke, Christophek egindako "Metamorfosia" abestiaren remixa hain zuzen ere, eta "muted(6arrazoi) (taldekide bakoitzarengatik segundu bateko isilunea). Abuztuan zehar Elkarrekin Beñat Agirre eta Jean Phocas-ekin diskaren nahastea eta mastering-a egin ziren eta azkenik argitalpena 2005eko Urrian.



Muted-en 2.diska, sena



Urte oso bat kontzertuak eskeintzen egon ondoren, 2006ko azaroan lan berrirako abestiak sortzen hasi ziren. Taldeak alde melodikoa sendotzeko, 2. abeslari bat nahi zuela erabaki zuen, ondorioz hainbat abeslari pasatu ziren MUTED-en lokaletik. Denen artetik Eneko (Ihesik) iruditu zitzaien egokiena, MUTED-en 7. taldekidean bihurtuz. Diskako materiala pixkanaka pixkanaka prestatzen joan ziren, sufrituz baina gozatuz. "Sena" izeneko lan berri honetan MUTED-ek hartu zuen ekoizpen lanaren ardura. Soinua mantenduz, "Sarean" falta zen haserrea "Sena" diskan somatzen da. Lan honetan garrasiak, melodiak, riff potenteak eta garapen elektronikoak aurki ditzakegu, baita amorrua ere, gure inguruan gertatzen diren ezbeharrek sortua.



Santos Records (Ondarrua) estudioan grabaketa 2007ko ekainean hasi zen Mikel Santos teknikariarekin. Oraingo honetan material guztia estudioan bertan grabatu zen eta lana Irailean amaitu ondoren, Urria hasieran kaleratua izan zen Baga-biga_ren eskutik.



Aitzol eta Ander taldea uzten dute.



2008ko udan Aitzol (ahotsa) eta Ander (baxua) taldea uztea erabaki zuten. Beste abeslari bat bilatzea ezeztatu genuen eta Enekok bakarkadean defendatzeko erabakia hartu zen, honek aldaketa sakona eragin du Muted_en abesti berrietan, melodikoagoak baina betiko soinu potentearekin.



Muted-en 3.diska, Inox



Uda horren ostean abesti berriak egiten hasi eta prestatuta zeudenean, 2009ko Martxoan Lorentzo records_en hasi ziren grabaketak. Aitor Ariño kontroletan eta Muted ekoizle moduan egin ziren. Nahasketak, Cube estudioetan egingo zirenez, Carlos Escobedoren(Sober) laguntza izan genuen grabazio lanetan ere. Cube estudioan Alberto Seara_ren eskutik, nahasketak eta masteringa egin ziren Muted eta Escobedoren gainbegiratzearekin.



Azkenik, Maiatzaren hasieran Baga-bigaren eskutik kaleratu zen 3. lan hau "Inox" izenpean.
0.02 follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top