Kokein - Zain egon gabe - Video
PUBLISHED:  Mar 19, 2013
DESCRIPTION:
1999an Zaloa, Jatsu, Txitxes eta Foryk eman zioten hasiera Kokeini. 5 kantuz osatutako maketa bat grabatu eta aurreneko kontzertuak eskeintzen ibili ondoren Letek hartu zuen Foryren tokia baterian. Beste maketa bat grabatu zuen laukoteak eta 2002an Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin euren estreineko lana kaleratu zuten, kokein izenekoa. Honekin 70 kontzertu inguru egin ostean 2003an boskote bihurtu ziren, hasieran taldean Aintzira sartu bazen ere, taldea utzi eta Iker-ek hartu zuen gitarraren pisua. 2004an kaleratu zuten lotuta egon arren, euren bigarren lana. Kontzertuz kontzertu aritu ziren urte t'erdi inguru eta 2006an 10 emanaldi akustikoz osatutako bira bat egin zuten. Hurrengo urtean, 2007ko Azaroan, ikusi zuen argia mundu margotu berri bat lanik berrienak.
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top