Ruper Ordorika - Haizea Garizumakoa - Video
PUBLISHED:  May 05, 2010
DESCRIPTION:
(Subtitles english, espaƱol)

http://facebook.com/RuperOrdorika

Ruper Ordorika - Haizea Garizumakoa (2009)

Lagun zaharrekin elkartzen naiz bertan
kalamahastiak, kresala haitzetan,
bizitzako gudan etsi gabeak,
inoizko garizuma irrealenean.

Alaitasunez mintzo gara eguzkitan,
nahiz betiko asmo galduak gomutan,
Garizumako haizea heldu da
areagotuz begien distirak

Jainkoari esker, elkarrekin gara,
ona ahazten da baino lehenago txarra.
adio atzoko amets gaiztoa,
bide estuena ere aurrera doa.

Hemen okerreko belaunaldikook,
ezertan asmatu ez dugunok,
norbere lotsaz ardura dadila
gu geureaz arduratzen bezala.

Betor biharkoa gaurkoa bezala,
lagun alaiak rona eta kresala,
betor haizea garizumakoa,
arratseko herriminak uxatxera.

Jainkoari esker elkarrekin gara...
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top