Iker Lauroba - Zeru tolesgarria [Diska osoa] - Video
PUBLISHED:  Jan 31, 2016
DESCRIPTION:
Bere abizena daraman taldeak hirugarren eta oraingoz azken diskoa —Iglu bat basamortuan (Oihuka, 2012)— kaleratu zuenetik igarotako denboraren zati handi bat bakarkako lehen diskoa konposatzen eta grabatzen eman du Iker Lauroba donostiarrak. 2013ko martxoan hasi zen Zeru tolesgarria grabatzen Beasaingo Pottoko estudioan, eta bi urte geroago kaleratu du bere lehen bakarkako diskoa.

Guztira 20 musikaritik gora igaro dira Fredi Pelaez soinu teknikariaren estudiotik, eta diskoko zenbait kantu hari eta haize moldaketekin osatuz joan dira. Beste batzuk berriz, sortu ziren bezala gelditu dira, gitarra eta ahotsarekin bakarrik. Haatik, kantu gehienetan lau musikarik lagundu diote Laurobari: Juanma Urriza (bateria; Ze Esatek! taldekoa), Tana Santana (baxua eta kontrabaxua), Beñat Barandiaran (gitarra; Tenpora taldekoa) eta Fredi Pelaez bera (hammond organoa, pianoa eta moldaketak). Horrez gain, Pello Ramirezek biolontxeloarekin parte hartu du abesti batean, ahotsetan hiru kolaboratzaile izan ditu Laurobak —Leire Berasaluze (Lain taldekoa), Fariba Sheikhan (Leila TheNuit) eta Sara Azurza—, eta Donostiako Musika Eskolako hari orkestrak lau abestitan hartu du parte.

Abestien zerrenda:
01 Abisatuta nengoen 00:00
02 Zeru tolesgarria 04:25
03 Maite miau, ez miau maite 07:14
04 Gauza arinen alde 11:55
05 Azken trago bat 16:33
06 Amurik ez 20:55
07 Jolas parke hutsa 25:31
08 Lagunen mina 29:26
09 Berria auzoan 34:06
10 Igande betirako 38:16
11 Okerreko gelan 42:22
12 Haizeari sehaska kanta 47:09
13 Tristezia stereo 52:26
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top