antton hartu arnasa - Video
PUBLISHED:  Dec 27, 2011
DESCRIPTION:
gorantz erori

Ezinaren nomada
goizero negua
hodei bat zeruan
hitz oro labankada
gauero izotza
harri bat bihotza
oraindik zu al zara

Zeure iraganera
begiratuta bazaude jeloskor
zure edredoi bera
amets gaiztorik ere ezpadator
zure ispilu aurrera
aspaldi ez bada agertu iñor
zure azken aukera
tren galdu baten baletor

Egin negar, garrasi
ta berriz hasi!
hartu arnasa ta jauzi egizu
zure azken amildegiraño
hartu arnasa ta izan berriz zu
ilargia musukatzeraino

Ezpazara esnatzen
eguna arinago joateko
ezpaduzu gosaltzen
zuretzat kaferik ez eiteko
ezpazara azaltzen
lagunak zurekin mintzeko
ezpadidazu deitzen
ahaztu zaitudala pentsatzeko

Egin negar, garrasi
ta berriz hasi!
hartu arnasa ta jauzi egizu
zure azken amildegiraño
hartu arnasa ta izan berriz zu
ilargia musukatzeraño

Egizu negar
egin garrasi
egin garrasi
hazten ikasi
hazten ikasi
ta berriz hasi
egizu negar
egin garrasi
egin garrasi
ta berriz hasi
hazten ikasi
ta berriz hasi

Hartu arnasa ta jauzi egizu
zure azken amildegiraño
hartu arnasa ta izan berriz zu
ilargia musukatzeraño

Hartu arnasa ta berriz hasi!
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top