Deabruak Teilatuetan - Zein da zein? [Diska osoa] - Video
PUBLISHED:  Jun 14, 2015
DESCRIPTION:
Deabruak Teilatuetan Tolosako Bukaera eta Ruido de Rabia musika taldeen entsegu lokalean jaio zen, koadrilako hiru lagunek -Iñigo Arruti (bateria), Imanol Ubeda (gitarra) eta Joni Ubeda (baxua)- lehenengo aldiz musika talde bat sortzea erabaki zutenean. Lehenengo kantuak ia halabeharrez egin zituzten, lagun batek eskatuta. Handik gutxira, Aritz Mendieta (ahotsa) batu zitzaien.

Zein da zein? (Esan Ozenki, 1997) bigarren diskoan, Kaki Arkarazo taldeko bosgarren kide bihurtu zen, haien esanetan, entseguetara joan zelako kantuak moldatzen lagundu eta aholkuak ematera. Izenburu horrekin, gatazka politikoaren ondorioz Euskal Herrian bizi den paranoia irudikatu nahi izan zuten. Emaitzari dagokionez, Itsumutugor-en ildoari jarraitu zioten: hardcore melodikoaren eragin garbia, pop-rock zipriztinak eta hitz landu eta metaforikoak. Horren barruan, Jose Luis Otamendiren poema musikatu bat eta M-ak taldearen inoiz argitaratu gabeko "Pay your rents", taldekideek asmatutako hitzekin. Sasoi horretarako, Bide Ertzean proiektua martxan jarria zuten Ubeda anaiek, Otamendiren poemak musikatzeko

Taldekideak:
Joni Ubeda - baxua
Imanol Ubeda - gitarra
Aritz Mendieta - ahotsa
Iñigo Arruti - bateria

Abestien zerrenda:
01. Zein da zein? 00:00
02. Nahikoa da! 04:07
03. Esaidazu 06:52
04. Gaur euria egin du 08:27
05. Nonbait horretan 11:24
06. Autogaldeketa 14:16
07. Ihesi doa 17:34
08. Marx attacks 21:30
09. Zuentzat 24:33
10. Biharamunean 26:58
11. Hemen ez da ezer gertatzen 30:19
12. Gauerdiko gogoetak 31:58
13. Pay your rents - https://www.youtube.com/watch?v=BIfIZMk0x80
14. Ikararen gaua - https://www.youtube.com/watch?v=Ojs3hbRHIaA
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top