Willis Drummond - A ala B [Diska osoa] - Video
PUBLISHED:  Mar 15, 2015
DESCRIPTION:
Willis Drummond sekulan gelditzen ez den talde hauetakoa da. 2007an anthology (autoprod) haien lehen diska kaleratu zutenetik, etengabe mugitu dira konzertuak ematen, 5 urtez 200 konzertu baino gehiago emanez festibaletan, gaztetxeetan bezala, Euskal Herrian, baita Belgikan, Franzian, eta Estatuan. Diskografiari dagokionez, taldea bere bigarren lanarekin sartu zen kolektiboan (willis drummond, bIDEhUTS, 2009) eta hortan ere, orain arte etengabe jarraitu du bere bidea. 2010an, Psilocybenean grabatutako konzertu bat kaleratu zuten (zuzenezkoak #2), eta 2011an istanteak estudioko lana argitaratu. Azaroaren 19an kaleratu da willis drummond-en 4. albuma : A ala B (bIDEhUTS, 2012) Diskak 10 kantu biltzen ditu, Karlos Osinagak eta Inigo Irazokik grabatuak Tolosako Bonberenean, eta Burke Reid-ek nahasiak Torontoko Bronco estudioan. CDaren edizioaz gain (digisleeve), LP formatuan ere argitaratua da eta bertsio digitala ere deskarga daiteke bandcamp plataformaren bidez hemen (willisdrummond.bandcamp.com). Artea, Ramon Zabalegiren obra da berriz ere (istanteak, Txinaurriak,…) eta litografia lan batean oinarritzen da.

Abestien zerrenda:
01 Ilegala 00:00
02 Menperatzen dut 02:48
03 A ala B 07:08
04 Anai 10:58
05 Komedia 14:54
06 Tresna 19:34
07 Aginduaren zain 22:14
08 Ate ttipia 25:39
09 Berantegi 29:55
10 Munduari kondenatuak 34:52

Taldekideak:
Felix Buff (bateria)
Xan Bidegain (baxua)
Rafa Rodrigo (guitarra)
Jurgi Ekiza (guitarra, ahotsa)
Joseba B. Lenoir (guitarra)
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top