Kloratita - Inoiz baino gehiago [Diska osoa] - Video
PUBLISHED:  Jan 26, 2014
DESCRIPTION:
Kloratita, 2003an Zorrotzan sortutako punk-rock musika taldea da. Hasiera batean, gustoko taldeen bertsioak egiten hasi ziren, baina pixkana-pixkana beraien kantu propioak ere sortzeari ekin zioten.

Euskal Herri osoan 50 kontzertu inguru eman ondoren, 2004an beraien lehen diska grabatu zuten Tala estudioetan (Inoiz baino gehiago... ). Diskaz gain, liburuxka bat ere egin zuten.

2006an berriz, bigarren lana kaleratu zuten Etikaz mintza gaitezen... izenburupean. Diska grabatzeaz gain, DVD bat eta liburu bat ere kaleratu zituzten.

2007an oraingoz beraien azken lana den Inoiz baino gehiago... komunismoa diska kaleratu zuten. Disko honek, "Etikaz mintza gaitezen..." bigarren diskoko "Komunismoa" abestiaren bertsio luzea, "Inoiz baino gehiago..." lehenengo diskoko abestiak Gasteizko gaztetxean zuzenean grabatuak eta Venezuelari buruzko zenbait korte jasotzen ditu. Diskoak, Venezuelako Sontizon taldearen "A cada 11 le llega su 13" diskoarekin batera "Gora Venezuela sozialista! Gora Euskal Herria sozialista" disko bikoitza osatzen du.

Beraien lan propioez gain, hainbat bildumetan ere parte hartu dute Kloratitakoek. Hala nola, AHTaren aurkako bildumetan edo Gazte Mugiko bildumetan.

Taldekideak:
Alberto - Ahotsa.
Iraitz - Ahotsa.
Gaizka - Bajua.
Saul - Bateria.
Ekaitz - Gitarra.

Abesti zerrenda:
01 Sarrera (munduaren egoera) 00:00
02 Makina zikina 01:32
03 Askatu korapiloak 05:23
04 Herriaren bihotza 09:15
05 Alienaziorako hitzak 12:46
06 Gu geu izateko... 16:05
07 Bizitzari aukera bat 20:46
08 Silueta ilunak 24:48
09 Gazte ametsak 29:13
10 Okupatu 32:43
11 Herria(k) aske! 35:30
12 Agur eta ohore 39:15
13 Ez dago jainkorik 42:36
14 Espetxetik 47:10
15 Historia ez da bukatu... 50:12
16 Biharko Euskal Herria 54:06
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top