Kerobia - Belarrira Esan - Video
PUBLISHED:  Jan 02, 2013
DESCRIPTION:
Esan "abajo el gran hermano
tú no tienes por qué morir
tú no tienes por qué asentir".
(Esan "eror dadila anaia handia
zuk ez duzu hil beharrik
zuk ez duzu baietsi beharrik")
Inoiz ez gaitzatela kolore
bakarrez margotu
bakarrez suntsitu.

Belarrira esan nahi dizut
aspertua nabilela
kantatzez, margotzez.
Belarrira esan nahi dizkizut
ozen konta ezin daitezkeen
gure arteko istoriak.

Mundu bat, zeru bat, mila egunsenti.

Belarrira esan nahi dizut
inork gu ez entzuteko
gure ametsik ez salatzeko.
Belarrira esan nahi dizut
mutil bat maite dudala
larrua hark jotzen didala.

Belarrira esan nahi dizut:
gure gorputz biluziak
beti ederrak izango dira.
Belarrira esan iezadazu
"sentitzen dudan korapilo hau
askatzen lagunduko al didazu?"

Jarri zaitez begiratzen
duzun ispiluaren begietan
ikusteko nor zaren.
Jarri zaitez begiratzen
duzun ispiluaren begietan
ikusteko zer garen.
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top