Iker Goenaga

Location:
Alkiza BASQUE COUNTRY, CU
Type:
Artist / Band / Musician
Genre:
Folk / Roots Music
Site(s):
Label:
elkar
Type:
Indie
ARTERAINO VESPAZ



Ez dakienak baleki, zoroa behar du arteraino vespaz abiatzeko. Zoro-zoroa. Gauza bat baita arteraino heldu nahi izatea, eta vespaz heltzea bestea.



Presoaren aitaz oroitzen naiz euren aurkezpenak obrak baino hobeki prestatzen dituzten artista artezak arteaz mintzo sintonizatzen ditudanean. «Lasai aita, irabazten ari gara» eman zion preso berriak aita zaharrari besarkada. «Beti ari gara irabazten, seme» aldatu zion gaia aitak, etsita.



Ez dakienak baleki, presoek ere badituzte aita, ama, arreba, anaia, lehengusuak, adiskideak, lagunak, ezagunak, «tren geltokira bidean, kezka batzuk besapean…» geroa aldatu nahian joaten direnak. Eta ez dakienak baleki diot, egunkarietan inoiz agertuko ez den jendeak irakurtzen baititu egunkariak nagusiki.



Jende horrek jakin behar du ( hemen, letaginezko kazetariak, teletipoak kopiatzen ohituta dagoenari «adi» esan behar lioke) disko konprometitua dela Iker-ena. Eta ez dakienak baleki, ez naiz ari bete ez arren hartze hutsak mundutarrago eta guaiago egiten gaituzten konpromezu potoloez. Ez. Lagun batekin lauretarako zitatu eta lauretan agertzeko konpromezua daukat gogoan.



Ez dakienak baleki, lagunekin egin nahi baitu Iker-ek arterainokoa. Ondoan dituenekin, inoiz agertu ez direnekin, joan zirenekin, falta direnekin, itzuliko ez direnekin. Gordean zein agerian, denok ehuntzen dugulako paisaia sentimental bat, denoi eragiten digutelako ondokoek. Horregatik bihurtu dira infernuko nota kizkur.



Paisaia horretan ez daude lagunak bakarrik. Ez dakienak baleki, ageri da Paris, ageri da Quebec, eta mapari begira dagoen umetxoak ez bezala, ikusi zein entzun egiten da Euskal Herria. Ez baitugu hautatzen sorterria, baina bai bizi garena, bizi gaituena, eta bizi duguna.



Ez dakienak baleki, konpromezuz betetako maletak vespari lotu, eta “ilargi bete-gorria kolpeka bihotzetan“ joan nahi dugu arteraino. Ez zaigu inporta ez iristea. Badakigu arterainoko bidean egunero dela bezpera, eta honezkero, ikasita gaude biharamunak ordaintzen. Ezin jakin “irabazi arte!“-ren partez “arteraino!“ esango den inoiz, baina hau da kaskoa janzteko unea. Badakizu, “ez dakienak baleki, neke erdia“



SUSTRAI COLINA
0.02 follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top