Never surrender 04 - Panpinak eta metrailetak (letrarekin) - Video
PUBLISHED:  Dec 08, 2012
DESCRIPTION:
Bide zuzenetik oker diska berriaren abestia.

Letra:

Sena bortxatzen gaitu jaio ta berehala
kulturaz gainezka dator lehen goilarakada
hau betekada
Ekografiaz geroztik menua prestatua
urte pila direla eta edozein modutan
Adan delakoaren sahietsaren puntuan

Ta zera nahi zenuen, kitarra beltz bat
rolei rock&rollaren indarrez ezetza!

Ume jaio berri bat besterik ez nintzela
larroxa kolorez margotu zuten zure gela
asmo ergela
Ta jarri zizkizuten perlak belarrietan
zuretzat panpina nebarentzako metraileta
izendatu zinduten etxeko printzesa

Ta zera nahi zenuen kitarra beltz bat
etzenuen izan nahi inoren printzesa
hauxe da zure arma, kitarra beltza
rolei rock&rollaren indarrez ezetza!

Soilik eme edo ar jaio izanagatik, horregatik?
ureztatu zinduten putzu zikin hortatik
ohituragatik
Ta zugan erein dute transgenikoen baratza
baina sasi gainean gure botak daude dantzan
haizeak askatasun haziak dakartza

Ta zera nahi zenuen kitarra beltz bat
etzenuen izan nahi inoren printzesa
hauxe da zure arma, kitarra beltza
rolei rock&rollaren indarrez ezetza!
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top