Kasu! - 1512-2012 - Video
PUBLISHED:  Nov 29, 2012
DESCRIPTION:
Taldea : Kasu!

Abestia : 1512-2012

Diska: Erraietatik

Letra:

Familia deseratuak legez, desiratua? Ez! Ezkontarazia indarrez ama. Armez orniturik, garrez horditurik, ta ez kunpliturik sedukzioaren programa. Ez maiteminik, ez leialtasun
zinik ez larru grinik... Eskopeta atzean jarririk! Saririk gabe ezkontarazi gintuzten eta egin
ziren gure jabe: 1512, Kezka ekarriz, pezeta egarriz, kez eta odol gorriz zikindu zuten lur
librea zena. Ezkon katea ezartzea (helburu). Prest nafarroa askea lotzeko katea. Eta
orain denak haien eskutan, gaude arriskuan. Txarrak tratuak: irainak eta mehatxuak, kolpeak!
Haren buruan gure patuak aukeratuak ditu senar dugun Albako Dukeak.
Iluna dugu amaren biharra. Umiliazioa eta tratu txarrak. Aurrerako esperantza bakarra.
Uztea behartutako senarra. Familiak saldua! Ze koittadua! Izan zen Nafarroako Estatua
bukatua hemen. Alaba Parisen apupilo hartzen dute. Boterea eskuratua meza baten
truke. Eta geroztik ez da egunik senti dugunik zer den ezkongai aske izatea. Legez loturik
ta leloturik, leizean sarturik Platon bizi du nafar gizarteak. Baina pizturik iraun du suak:
Prest! Berotuz xuabe (batzutan), besteetan iraultzaren garrak! Babes etxe beharrik gabe,
inoren mirabe etxetik botako ditugu senarrak! Ez adiorik, ez da erremediorik, ez da akordiorik...
Eska ez dibortzio abokaturik! Baimenik gabe bananduko gara ta izanen gure jabe!
2012. Amaren seme-alaba nafarrak! Argi izan behar dugu iparra! Behar da gure ahotsa eta
indarra! Aitaordea etxetik bota behar da. Bestela egun batean aita dutxan denean. Ama
gosaria prestatzen sukaldean. Hotza hezurretan dauka, atzoko senarraren zaunkak seme
alaben aurka, entzuten buru barnean. Bi laranjen zukua eta begietan malkua. Mozteko labana luzea bere eskuan. Gelditzen da begira altzairuaren dirdira, pentsamenduen erdira
dator pipiak bezala argira: Zer egin dut nik hau merezi izateko? Ta pentsamenduak kolpez
mozten dira seko! Automaten gisa mugitzen da itzala... Hertzainaken hil ezazu Aita kantuan bezala: "pasilloan urrats batzuk irristatzen". Baina aitaordea ordea ez da ohartzen.
Urrats bat, bi urrats, hiru, lau, bost, sei... Ta sartzen da komunean nola behinola Norman
Bates. Kortinaren atzetik nabari da itzala. Amaitzera doa aitaren bizitza zitala. Hatz koskoak zurituz eutsiz sastakaia, ebaki nahiz burua nola garia igitaia. Jausten da behin,
bitan, hirutan... Sokak Staccattoan tentsioa sutan! Ta baineran jausten da animalia, kortina
gorri zarratatuek betirako estalia!
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top