Berri Txarrak - Haria [Diska osoa] - Video
PUBLISHED:  Nov 06, 2012
DESCRIPTION:
Berri Txarrak taldeak 2011ean ateratako diska osoa. Nafar hauek ateratako 7. diska, Euskal Herriko rock-aren ikurra dira eta ez dute amaierarik.

Berri Txarrak taldearen web gunea: http://www.berritxarrak.net/?lang=eu

Abestien zerrenda:
1. Sugea suge 00:00
2. Albo-kalteak 03:15
3. Haria 06:37
4. Guda 09:58
5. Lepokoak 12:08
6. Iraila 15:25
7. Harra 19:42
8. Makuluak 24:17
9. FAQ (Feat. Matt Sharp) 28:06
10. Non bestela 31:40
11. Soilik agur 36:05
12. Lehortzen 40:03

Oraingo taldekideak:
Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra)
David Gonzalez (baxua)
Galder Izagirre (bateria)

Biografia (web gunetik ateratakoa):
1994an Lekunberrin sortua (Nafarroa), BERRI TXARRAK taldeak sei disko eta dokumental bat kaleratu ditu orain artean, etengabeko garapen musikala erakutsiaz. Euskal Herriko rock eszenatik abiatuta, munduan zehar hainbat bira egin ditu jada egun hirukoa den talde honek.
Gorka Urbizu (gitarra eta ahotsa), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez "Rubio" (baxua) eta Aitor Orejak (gitarra) osatu zuten taldea 2003 urtera arte. Bitarte horretan taldeak lau disko plazaratu zituen, guztiak ere GOR disketxearen abaroan: Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak / Ukabilak (2001) eta Libre © (2003). Lehenengo biekin euskal eszenan euren lekutxoa egin bazuten, hirugarrenarekin eta batez ere Libre ©-rekin estatura irten eta prentsa musikalaren oniritzia jaso zituen (Estatuko urteko diskorik onena Rock Sound aldizkariaren erredakzioaren iritziz).
2003an Aitor Orejak taldea utzi eta Berri Txarrak-ek hiruko moduan jarraitzea deliberatu zuen, bere ibilbidean mugarri bihurtuko zen lana grabatzeko asmoz: Jaio.Musika.Hil (GOR, 2005). Karlos Osinagak (Lisabö) Erasoko baserri batean grabatu eta Kansasen (AEB) Ed Rosek nahastua izan zen. Mondosonorok, Entzunek eta bestelako aldizkariek urteko lanik onenen artean kokatu zuten bosgarren lan hau. Disko honekin, hirukoak aurreko urteetan irekitako nazioarteko ildoa sakondu eta soka luzeko bira burutu zuen, hiru urtetan berrehundik gora emanaldi eskaini zituztelarik: Japonia, Taiwan, Nikaragua, Mexiko, AEB... eta Europan barna hainbat tour etorriko ziren, horietako bat Rise Against taldeak gonbidatuta.

Bira erraldoi horretan bizitakoak gordetze aldera, Berri Txarrakek 70 minutuko dokumentala kaleratu zuen, Ibon A. Totorika zinemagilea lagun. Zertarako Amestu rockumental hau GOR-ek kaleratu zuen 2007an eta munduko hainbat zine jaialditan hautatua izan zen, tartean Portobelloko Film Festivala (Londres) edota Gasteizko Zinemastea.
Bira honen ostean Rubio baxulariak taldea utzi eta David Gonzalezek hartu zuen bere tokia. 2008a kantuak ondu eta nazioarteko zenbait agerraldi egiten eman ondoren (Fujirock --Japonia-, Maifest --Zürich-...), 2009ko Apirilean Chicagora jo zuen taldeak, Steve Albini soinu-ingeniariarekin batera seigarren diskoa grabatzeko xedez: Payola. Disko hau Roadrunner Records disketxe ezagunak kaleratuko zuen, 2009ko Irailan.

Payola, BTX-en disko berezienetakoa da, grabazioa erabat analogikoa izan zelako, inongo ediziorik gabe egindakoa eta Albinirekin astebete eskasean grabatua. Disko honetan rockaren alderdi gordinena eta behinena erakutsi zuen hirukoak eta 70. eta 80. hamarkadetako zenbait eragin zahar nabarmendu ahal ziren. "Maravillas" edota "Jainko Ateoa" bezalako singleak jaso zituen eta taldeak 20 herrialde baino gehiago zeharkatu zituen PAYOLA TOUR 2009-2010 entzutetsuan (Asia, Hego-Amerika, Kanada, Texasko -AEB- South by Southwest jaialdia...)

"Payola" Espainiar Estatuko disko salduenen zerrendan sartu zen zuzenean (7. tokia), euskarazko talde batek sekula lortu ez duena erdietsiz. Horrekin batera nabarmentzekoa da "Folklore" kantuak irabazi zuen punk kanta onenari INDEPENDENT MUSIC AWARD saria. Kanta honetan Rise Againsteko Tim McIlrathen koroak entzun daitezke. Payolaren diseinua, Gregori Saavedra ilustratzaileak egina, saritua izan zen halaber, Madrilen ospatu ilustratzaile sariketan.

2011. urtean, Galder Izagirre bateria-jotzailea kide berri zutela, hirukoak 7. estudio lana grabatu zuen, Ross Robinson ekoizle handiarekin (Slipknot, The Cure, At The Drive-In...). Berri Txarrak Los Angelesen izan zen (Kalifornia, AEB), 50 egunetan Rossen Veniceko estudioan "Haria" lana grabatu asmoz. Disko honek 2011ko Azaroan ikusi zuen argia, Bartzelonako Kaiowas disketxearen eskutik. "Haria", BTX-en diskorik pasionalena ziurrenik, kanta bilduma biribila da, non Gorkaren pop melodiek talka egiten duten, azpitik daukaten itsaso uher instrumental bortitzarekin. Disko honetako 'FAQ' kantuan Matt Sharpek ahotsak sartu zituen (Weezer ohia, The Rentals).

Tentaciones (El País), Mondosonoro edo Rockzone bezalako hedabide musikalek "HARIA" diskoa Estatuko urteko lanik onenen artean kokatu dituzte.
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top