Basaki - Hitzik behar ez denean - Video
PUBLISHED:  Dec 03, 2012
DESCRIPTION:
Leioako taldearen bigarren diskako abestia

BASAKI 1996. urtean sortu zen Leioan, eta urte hartako ekainean eman zuen lehen kontzertua bere herrian bertan. Lehen lan diskografikoa grabatzeari 1999ko abenduan ekin zioten Evolution Records Sestaoko estudioan. Eurek haru zuten bere gain lana editatu eta merkaturatzeko ardura. Diskoaren harira, nolabaiteko oihartzuna izan zuten hainbat eta hainbat komunikabidetan, eta jendeak ere harrera paregabea egin zion lanari: argitaratutako 500 aleak oso azkar saldu ziren. 2002an, bigarren diskoa atera zuten, Bide estuak. Taldearen lokalean bertan grabatu zuten, gehienbat diskoetxe eta kontzertu-antolatzaileen artean banatzeko, baina azkenean hori ere merkaturatu zuten eta jendeak babesa eman zien berriz. Ibilbide oparoan, BASAKI hainbat eta hainbat jaialditan aritu du handik-hortik-hemendik. Kontzertuotan, gainera, talde asko eta askorekin partekatu du eszenatokia: Su Ta Gar, EH Sukarra, Idi Bihotz, Ken 7, Betagarri, Habeas Corpus..eta bosgarren gelditu zen Euskadi Gaztea irrati katearen maketa lehiaketan, ..Deus gara?.. kantuarekin. "Esperantzaren zain" diskoa 2005eko bigarren erdialdean, hamar kantaz osatutako lan berria grabatu dute Funky Factory Bilboko estudioetan, Kike Mora teknikariarekin batera. Abestiotako bat Kortatu talde historikoaren bertsioa da (..AEK-ko beteranoak..) eta Mexikotik bultzatutako omenaldi-lan baterako grabatu dute
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top