121 krew

Location:
Barakaldo, Vi
Type:
Artist / Band / Musician
Genre:
Hip Hop
Site(s):
Label:
MUSIKHERRIA
121krew rap taldea Barakaldo eta Bilbo artean sortu zen 2000. urtean. Hasieran graffiti talde bezela hasi zena gutxira musika arloarekin hasi eta horretara bideratu zuten indar eta lan gehiena.
Lehenengo urte hauetan Lahaine (Mc) eta Doble R (Dj) ziren taldearen adierazle musikalak, denborarekin ostera, gero eta partaide gehiago bildu ziren ekimenaren parte izatera. Lehenik beste bi Mc; Lamá eta Abu+e (azken honek orain dela urte pare bat utzi duelarik) eta beste denboraldi bat pasata, Hawa (Produktorea, Dj eta Mc-a), Rufoh (Beatbox eta Mc) eta Maisha (Beatmakerra eta Mc-a).
2005.urtean lagunen artean gelditu zen proiektu musikal kontzeptuala grabatu zuten "La mansión de los 1000 versos (etxe handi ilun honetan)" deitutakoa.
Hawaren sarreraren ostean eta berak egindako base musikalekin "El surko del tiempo / Denboraren ildoa" argitaratzen dute 2007.urtean Musikherria herri disketxearen bitartez, autogestioaren bidea jorratuz eta egitasmo herritar zabalago batean parte hartuz.
2009.urtean "Guztiok bat.Euskal Rap" mixtape-a kaleratu zuten, euskara hutsean grabaturiko abestiak ziren denak.
2010. urtean David Nanclares (kitarrajolea eta beatmakerra) taldera batu zen.
"Hiriaren Taupadak" diskaren grabazioan murgilduta daude, eta 2011.urtean argitaratuko dute. Taldearen sorreratik Euskal Herria, Madril, Bartzelonan eta Italian 100 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte. Euskal Rap-aren eszenako talde aktiboenetarikoa dugu 121 krew.
0.02 follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top