SEI URTE

Published: March 11, 2014

2014-03-13

20:30ean

GORA TABERNAn

Seiurte 1997. urtean Berriz-en (Bizkaia) sortutako musika taldea da.

Talderan osaketan hainbat aldaketa egon eta gero, 2002. urtetik aurrera taldea Iaki Elortza (kitarra), Julen Oarbeaskoa (baxua), Ekain Elortza (bateria) eta Iokin Elortza-k (kitarra eta ahotsa) osatzen dute.

Egiten duten musikaren oinarria pop-rocka bada ere, ez diote muzin egiten gauza ezberdinak egiteari, eta hainbat estilotako abestiak aurki daitezke beraien diskoetan, pop-rock, power-pop, indie-rock…

Lehenengo urteetan maketa bi kaleratu eta gero ….Orain….(1997) eta Non (2000) Euskadi Gaztea irratiaren XII. maketa lehiaketa irabazi zuten 2002. urtean, eta horrek, beraien ibilbideari bultzada nabarmena eman eta diskoak kaleratzen hasteko aukera eman zien.

Oraingoz sei disko kaleratu dituzte, Bapatean (2003-Metak), Ekiozu (2004-Metak), Jauzia (2006-Estoldetan), Plateruenan zuzenean (2007-Estoldetan), Lau (2009-Baga-Biga) eta Atlantida (2012-Baga-Biga) eta kontzertu ugari eman dituzte urte hauetan zehar.

https://www.seiurte.com/index.php

Music Blogs
follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top