HESIAN

Location:
Es
Type:
Artist / Band / Musician
Genre:
Punk / Rock / Ska
Site(s):
Label:
Gor Diskak
Type:
Indie
Hesian Sakanan, Nafarroa, sorturiko punk rock talde bat da. Bandaren berezitasun nagusia bi ahots nagusi erabiltzea da, emakumearena eta gizonezkoarena. Letrek, gai sozial eta politiko zein pertsonalak jorratzen dituzte.
Hastapenak
Taldea 2006ean sortzen da bostkote gisa. Fran gitarra eta ahotsean, Xabi baxuan, Etxebe baterian, Amets ahotsean eta Erik gitarran.
Urte bereko udan beren lehen abestia grabatzen dute, Maite dugu, Musikaz Sakana Indartuz bilduman jasotzeko.
Urte amaieran, Euskal Herriak Autodeterminazioa, grabatzen dute, izen bereko kanpainarako sortua den kanta. Hau izango da abesti batean haizeak sartzen dituzten lehen aldia. Emaitzarekin pozik, iraunkorki haizeen sekzioa gehitzea erabakitzen dute. Ordutik aurrera Eneko Igotxo eta Buton helduko dira taldera.
Maite dugu
2007ko Ekainean beren lehen lana argitaratzen dute, Alberto Porresen eskutik Iru?eako K Estudioetan grabatua. Taldea bera da diskoaren banaketaz arduratzen dena Euskal Herri osoko hainbat herritara helaraziz. Modu horretan 1000 kopiatik gora saltzea lortzen dute, horrek beste hainbeste zuzeneko ematea ekarriko duelarik. Ondorengo hilabeteetan Euskal Herrian beren lana ezagutaraztera emango dituztelarik.
2008ko urtarrilean, Lezoko Gazte Topagunerako, Zeru Gorriko Egunak abestia grabatzen dute, bereziki Euskal Herrian eta baita Catalunyan zein beste leku batzuetan ezagutzera emateko aukera izango delarik.
Urte bereko udaberrian Buton-ek taldea uzten du Gatillazo taldean baxua jotzeko. Bere ordez Bara?aingo Karlos sartuko da.
Herriaren oihua
2008ko udan Hau dena aldatzera doa abestia argitaratzen dute Gor disketxearen Aurtengo Gorakada bilduman. Hori beren hurrengo lanaren aurrerapena izango da, Herriaren Oihua, zeina udazkenean argitaratzen den Gor disketxearen bitartez. Honen grabazioa, berriro ere, K Estudioetan egingo dute.
Disko honekin Euskal Herriko jaialdi nagusienetan egotea lortzen dute, baita EH-an zein Catalunya eta Madrilen ere kontzertuak ematea lortzen dute.
2009ko Urrian, bizkarrean 140 kontzertutik gora izanik, denboraldi batetarako kontzertuak emateari uztea erabakitzen dute, hurrengo diskoaren sorkuntzarekin hasteko. Une honetan Erik eta Ametsek taldea uzten dute.
Gainontzeko kideek aurrera jarraitzea erabakitzen dute eta horretarako gitarrista eta emakumezko ahots bila hasten dira. Aukeratuak ahotsean Donostiako Mireia eta gitarran Iruñako Xabi dira.
2010eko Ekainean beraien hirugarren lana kaleratzen dute, "Borrokatu eta Irabazi" izenekoa.
0.02 follow us on Twitter      Contact      Privacy Policy      Terms of Service
Copyright © BANDMINE // All Right Reserved
Return to top